XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer gertatu zen gero?

Hasieran beldur ederra pasatu nuen, hainbesteko zarataz.

Uste nuen nire bizitzaren azkena zela.

Baina, bai zera!

Ez zen horrela.

Ikusi dezakezutenez, piano bikain bihurtu naute.

Berriz ere zerbaitetarako balio dut.

Lehen gereziak ematen nituen bezala, orain musika ematen dut.

Aintzanek eta Iulenek zaintzen banaute, haien semeak hazten ikusiko ditudala uste dut.

Eta leihotik gerizondo berri gazteak ikusiko ditut eta haiekin hitz egingo dut.

Bai, ezta?